Erabiltzailearen profila

Kortabarria ★

mrkortabarria@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).

Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Kortabarria ★(r)en liburuak

Ikusi liburu guztiak

2024 Irakurketa xedea

26% osatuta! Kortabarria ★(e)k 30 liburutik 8 irakurri ditu.

Barkamena, kondena, tortura (Paperback, Euskara language, 2012, Elkar) 4 izar

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, …

Saiakera burutsuak

4 izar

Oso liburu interesgarria. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola barkamenaren erabilera politiko eta sasi-morala, torturaren izaera, edota Azurmendik "kondenamania" deitutakoa. Liburuak landutako gaien inguruan pentsarazten du irakurlea, eta idazleak bere iritziak eta irakurketak izan arren, irakurleak bere iritzia bere kabuz osatzeko liburua dela esan leike. Oso gomendagarria, eta gainera hiru "artikulu" edo atal independentetan dago banatuta, gai ezberdinak baina elkarlotuak modu argiagoan jorratuz horrela. Niretzako, atalik hoberena bigarrena ("Kontzientzen kontrolaz edo bortxaren kondenamaniaz")

Espainolak eta euskaldunak (Paperback, Euskara language, 1992, Elkar) 5 izar

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute …

Inork ez du euskal berezitasuna gehiago nabarmendu, hain zuzen beren onarpena eta [Espainiarekiko] "berdintasuna" erreklamatzen zuten jauntxoek baino: euskaldunen jatorri miragarria, historia zoragarria, euskal odola, hizkuntza aparta, etc. Beren ideologiaren oinarri sendoenetako bat diferentzia bihurtuko dute, hain zuzen. Eta, halere, euskal berezitasunaren etsai deritzegu, hitzak ez, baina hortzak begiratzen dizkiegulako. Bilatzen dutena asimilazioa da. Ez iraupena beren identitatean.

Espainolak eta euskaldunak,   (Page 398)

Espainolak eta euskaldunak (Paperback, Euskara language, 1992, Elkar) 5 izar

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute …

Zinez estimatzen zutenontzat, euskara ez da goratu behar den gauzarik, erabili egin behar dena baizik. Etxeparek, adibidez, euskararen antzinaterik ez du aipatu, beste ohorerik ezta ere. Ikusten duen euskararen ospea, inprimatu izanean ikusten du. Ohienart ere ez da asko preokupatu, oker ez banago, euskara noizdanikoa ote den, haren antzinatean nobletasunik aurkitzeko.

Espainolak eta euskaldunak,   (Page 324)

Espainolak eta euskaldunak (Paperback, Euskara language, 1992, Elkar) 5 izar

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute …

Dirudienez, politiko "liberal" horiek ez daude prest, euskaldunok beste jendeen mailan onartzeko eta Euskal Herria beste herriak bezalakotzat ezagutzeko. [...] Horiek onar diezaguketen askatasun eta jabetasun guztia, amerikanoek indioei reserbatuetan aitortu dieten askatasun eta jabetasuna da, gehienez ere. Zuzenean herri bat likidatu nahi izatetik, soil bizitzen uztera, heriotzaren mugan, badago aldea, moduan batipat. Itxurosoago da.

Espainolak eta euskaldunak,   (Page 30 - 31)